Kameralaria, Editorea, Postproduktorea eta Argazkilaria | Operador de Cámara, Editor, Postproductor y Fotógrafo
OHARRA
Bloga eta web orrialdea batu ditut. Topatu nazazu hemen:
ATENCIÓN
He unido el blog y la web. Me encontrarás aquí:
http://www.txabi.net/
2013-03-23
7:00
Atzo sekuentziak laburtzeko beharraz ohartarazi ziren eta, antza, nahiko mozketa egin dabez. Hala ere historiaren mamia ez da galdu.
11:00
Eguzkia!
Igartzen da gaur azken eguna dala! Hemen geratuko nintzan, eguzkitzan, zelai hontan. Lotan. :D
Bukatu da! Ikusiko gara, lagunak!
2013-03-22
5:50
Hau euri jasa! Ai ene, mendian sufrituko doguna gaur.
Ah, ez, dutxa soinua zan! Eta hego haize zakarra.
8:00
Manex, umea gaixo esnatu da, beraz planing.a aldatzen gaude. Gixajoa. Gauza da atzo ordu gehiegi lan egin arazi geniola eta hori ezin da errepikatu. Ea zer moduz dagoen gaur.
18:00
Euria. Kaka zaharra!
2013-03-21
OTSOKO, 2gn eguna
1:00
Iratzargailua? Ah, egia! Bateria bat kargatu da eta beste bat jarri behar dot kargatzen.
5:45
Egun on. “Kafea” hitza erori zait, zoombie bat banintzalez.
21:00
Gaurko egunaren laburpen txiki bat:
• Argazkilariaren optika bat landan behera erori da.
• Otsoek ez zuten lan egin nahi, atzo gehiegi jan omen zuten eta ez daude lan egitearen alde.
• Protesiek huts egin dute.
• Fusila ez zebilen.
• Eszena bat trabatu egin zaigu eta ordu bete atzeratu gaitu.
• Istripu txiki bat egon da otsoekin. Orduz gero ikaratuta eta gogo gabe egon dira.
• Soinulariak mina hartu du bizkarrean eta errodajea utzi behar izan dau.
• Generadorea itzali da eta ez dabil.
Eta hori guztia bazkaldu aurretik.
21:00
Arazo guztiak gainditu ditugu! Zorionak !!
2013-03-20
OTSOKO, laburmetraia.
Oiartzun.
Bart ezagutu ginen talde osoa. Katalanak, euskaldunak eta galego bat. Batzuk lehendik ezagutzen ziren baina, orokorrean, talde osoak lehengo aldiz egingo dugu lan elkarrekin.
OTSOKO, 1go eguna
4:30
Egun on! Ene zeinen goiz dan… Baina 5:40tan geratu gara eta ezin naz lo geratu orain. Bagoaz dutxara!
5:00
Lehengoa naiz gozaltzen. Non zeuden argiak? Nola dabil kafe makina? Nola irekitzen da madalena poltsa hau?
Oh, Joana, produkzio jefa agertu da. Eskerrak. Hain goiz jeikitzea inozentada bat zela pentsatzen hasia nintzen, jeje!
5:10
Euria! Euri jasa! Krisi momentua grabaketa hasi aurretik.
Plana aldatu behar dala dirudi. Ezin dogu goizaldeko ordu hauetan bazatz bidetatik trasto guztiekin ibili.
Ea zer gertatzen den.
5:30
Jendea agertzen hasi da. Egun on guztioi.
5:40
Nahiz eta kriston euri zaparrada erori duen planarekin aurrera goaz. Denak mendira!
Gora goazen einean lambroa eta elurra topatu dogu baina euria gelditu da. Eskerrak.
6:40
Kamera prest dugu. SCARLET-X batekin grabatuko dogu, ZEISS lente goxo batzukin eta ni hor nago, fokista bezala.
20:30
Egun gogorra izan da gaurkoa. Ez dogu atsenedik hartu 12 ordutan, bazkaltzeko ordu erdia izan ezik. Hori bai, eguraldiak asko lagundu digu azkenian. Eguzkia eta martxoako berotasun eze hori izan dogu, eguzkitan bero eta gerizpetan hotz. Lurra eze eta haisea siku.
Otsoekin lan egitea ez da izan hasieran ematen zuen bezain erreza. Ezin izan dogu jarri nahi genuen argia jarri, otsoak ikaratzen zirelako. Beste batzuetan soinu pertigakin ikaratzen ziren… Bueno, azkenean lasaitasun pixkat eta pazientziakin grabatu dogu.
Gauza kurioso bat, errodaje honetan euskaraz, katalanez eta espainolez hitzegin dogu. Bihar galego pixkat egin beharko du gure taldeko galiziar bakarrak, ezta?
20:40
Afaltzera goaz, gabon.
Fuel Fandango – New Life:
Audikana.ren bideoklip hau etalonatzeko ohorea izan nuen.
Orain 48 ordu Youtube.n jarri dutela eta dagoeneko 32.000 ikustaldi baino gehiago ditu. Benetan txundituta nagoela. Zorionak!
Adi egon, laster aldaketak egongo direlako gure webgunean.
Webgunea eta bloga batu egingo dogu eta diseinua ere aldatuko da.
Zuen gustokoa izan dadila espero dogu.
I uploaded 1 DPX frame from Canon EOS C500 4K RAW footage. I hope you will enjoy it.
—–> Dropbox link <-----
Canon C500
Tokina ATX 17
Canon 24-70 2.8 USM II
Gemini 444 for 4K RAW
I’d like to share this clip but it weights 6’5 GB.
c500 raw footage
2013-02-15
Aste honetan GEMINI444 4K RAW grabadorea utzi didate nire Canon C500ean probatzeko, eta bitartez, inbiriz hiltzeko.
Grabaketa
Hasteko, Canon C500 hain erreza da erabiltzeko ez naizela ibili behar kamaran pentsatzen baizik eta soilik grabatzen.
Gemini444 4″tako monitore lodi bat da. kamaran eskegita eramateko oso erosoa. Benetan erosoa. Menditik gora eta behera ibili nintzen, oso gustora, C500, Gemini444, tripodea eta motxilarekin.
Etxera heltzerakoan eta grabaketa guztia gordetzerakoan… hori bai diska gogor beharra dagoena 4K RAW grabatzerakoan: 15 minutu = 425 GB
Edizioa
C500.ak CF txarteletan grabatzen duen “XDCAM HD 422 50Mbps – offline” hori editatu nuen.
Gero, XML bidez, Davinci Resolvek RAW.ak hartu zituen eta hori etalonatu nuen. Klip batek ez zuen konektatu nahi, baina bestela, inolako arazorik gabe egin nuen lan.
Azkenik, Vimeora igotzeko konprimitu behar izan nuen eta hemen duzue:
Hau sorpresa galanta! Euskal Herriko Zine Eskolan (ECPV-EHZE) nire Canon C500 .rekin jolasten egon gineneko argazkiak topatu ditut !
2013-01-03
Gaur Seguros Bilbao.rentzako grabatu dot.
Lankide bat jubilatu zaie eta bideo agurra egin nahi ziotenez dirkurtso bana prestatu dabe. Beraiekin hitz egin ondoren konklusio honetara heldu gara: lagunen arteko gauza bat izaterakoan hobe zala gauza informal bat grabatzea diskurtso serio batzuk baino. Beraz denak batera jarri ditut eta prestatuta zekarzten txuleta hoiek poltsikoan gordetzeko eskatu diet.
Hor zeuden denak, bere lagun horretaz hitz egiten, euren artean. Eta magia sortu zan. Lagun guztiak irrifartsu eta barrezka jubilatu berri den lankideari buruz hitz egiten.
Eta nik, guztiz ikustezina nintzelarik, beraien aurpegi irrifartsuak eta solasaldi eguzkitsu hori grabatu dot.
Canon C500.ri esker eguzki-gerizpa momentu guztiak detailez bete dira eta oso irudi polita grabatu ahal izan dot. Eguzkiak kamaran jotzen zuenean oso momentu politak sortu ditu.
Grabaketa polita izan da gaurkoa.
2013-01-01
Urtea ondo hasi behar zen, eta modurik ezin hobea topatu dot horretarako, kamera eguneratzea.
Nire Sony EX-1 maitea saldu nuen eta Canon C500 batera egin dot salto.
Canon C500 kamera abantailez betea dago:
- S35 sensoredun zine-kamera bat da.
- Bi formatu ezberdinetan grabatzen du: Kameran bertan 1280*720 edo 1920*1080 tamainuko MXF formatuan eta kanpo grabagailu bat erabiliz gero: 2K – 4K RAW formatuan grabatzen du.
- EF monturadun optikak onartzen ditu. Canon, Zeiss…
- Bi XLR soinu sarrera ditu.
Alde batetik oso kamera azkarra da, dokumentalak egiteko oso aproposa da. Bestetik, kanpo grabagailu baten laguntzaz (codex, aja ki quad, gemini raw) 4K RAW zine kamera bat da. Publizitatea, laburmetraiak eta luzemetraientzako aproposa.
Eta momentuz hau da dena. Egon adi!
Dena ez delako lan egitea, hona hemen Inakiren despedidan grabatutako surf bideo txiki bat:
Igaz, BANDEN LEHIA lehiaketako irabazleek, NAMEK PLANET, txeke goxo bat eta BBK LIVE.an zuzenean jotzeko aukera irabazi zuten… eta egun hori heldu da.
Eta guk zergatik grabatuko dogu Namek Planet taldearen egun berezi hau? Laister jakingo dozu. ;)
Eguna Elorrioko Ateneoan hasi dogu. Hor gaude German, Laura eta hirurok taldearen zai; 60gn hamarkadako groupien itxura dogu, baina “journalist” txaleko bategaz XD!
Gutxinaka taldeko denak etorri dira. Urduritasuna nabari da, zigarro bat piztu, gauzak furgonetan kargatzeko utzi, ahastu eta beste bat piztu du batek. Lagun batek taldekoa ez den instrumentu bat hartu du eta atzera itzuli behar izan da lokalean berri uztera.
Azken errepasoa, anpliak, kitarrak, baxua… bai, dena dago. Bilbora goaz.
German furgonetan doa, taldea “barrutik” gabatzeko eta ni Laurarekin furgonetako irudi batzuk grabatzeko.
Kobetamendi. Heldu gara. Lehengo gauza, akreditazioen bila joatea. Hor goaz denok, akreditazio erraldoi bateaz, baina ez dakigu nora… Habgo batek eskumara joateko esan digu baina gure mapan ezkerretara jartzen du. Eskumatara jo dogu baina ezer ez, handik ez da gure eszenatokira heltzen. Buelta erdi eta bidegurutzean ezkerretara. Ezta ere. Urduritasuna bikoizten doa. Mapa eskuan duenak bide kaxkar batetik sartu behar dugula esaten du, baina bide txiki hori kanpon denden hartean pasatzen da eta guztioi arraroa egiten zaigu. Bi buelta eman eta gero eta galduta sentitu garenean, taldeko batek furgonetatik jeitsi bide kaxkar hori oinez egitea erabaki du, bidea den ala ez den jakiteko.
Segunduak ordu bihutu dira bapatean. Soinu proba 10 minutu barru da eta gu hemen gaude, ezin tokia topatuz.
Itzuli da. Hortik da. Eta han goaz, bide kaxkarretik, kanpin denden artean, VIP.ak bezala, kotxeari bidea eginez… baina alokairuzko furgoneta txuri bateaz.
Garaiz heldu gara eta soinu proba egitera doaz; Zoritxarrez Zea Mays jotzen lehengo eszenatokian jotzen dago eta hemendik entzuten zaio.
Dena prest dago. Zea Mays.ek bukatu du eta jende mordoa dator hona. Regidoreak “ordua da” esan die eta eszenatokira igo dira.
Seriotasun eta apaltasunak urduritasun guztia izkutatzen du, baina beraiengandik hain hurbil egoterakoan heuren buruetatik bueltaka dabilena entzuteko gai naz; Letra birpasatzen, pasarte honetako eskala hau, azken entsaioan asmatu genuen aldaketa hura… Bat, bi, hiru, LAU! Hasi da!
Soinu ona du Namek Planet.ek eta jendea atrapatuta dauka; dantzan eta kantatzen daude.
Laister bideoa izango duzue.
Kaixo, azken hile hauetan pixkat liatuta ibili naz baina hemen nago berriz.
Caja Laboral.entzako iragarki batean VIDEO ASSIST lanetan egon nintzen, Arri Alexa.rekin. Gainera etalonajea niri eskatu zidaten. Hau poza!
Alexarekin lan egitea oso oso erreza da. Express card (sony sxs) txarteletan PRORES 4444 artxiboak grabatzen baititu. Gainera, etalonajea egiteko orduan izugarri ona den LUT bat dauka. LUT.ak etalonaje lanaren %80 aurrezten dizu.
Hortaz aparte, RED SCARLET-X .rekin ibili naiz grabatzen, ni argazki zuzendari nintzela. Bi laburmetrai grabatzeko alokatu genuen.
Ni re lehen aldia izan da kamera hau erabiltzen nuena, orain arte RED edo ALEXA.rekin grabatzen zanean kamera laguntzaile izan naiz eta.
Egia esan txundituta nago SCARLET.ak ematen duen irudi politarekin. CANON 5D Mark II .ak eman ahal duenarekin konparatuz gero… Ai ene… “Agur 5D / Kaixo SCARLET” esan dezaket.
Hori bai, RED kamerak sortzen dituen R3D artxibo hoiekin OFFLINE bat egitea nahi ta nahiezkoa da, eta nire ordenagailua ez da bereziki azkarra 4K RAW artxiboak Prores 1080 .ra pasatzeko orduan.
Grabatutako lehen laburmetraia editatuta dago eta momentu honetan soinu pospoan dago.
Egon adi ! ;)
7:00
Egun on. Ai ene, ez daukat gosaririk! Gutxienez esne pixkat geratzen da…
8:50 Larrabasterrako ondartza.
Gaur Emakumezkoen Surf Lehiaketa grabatzera noa, 360 aldizkariarentzako. Heldu, aurkeztu eta plano batzuk grabatzen hasi naz.
9:30
Antza 12ak arte atzeratu da; Beraz, goazen gosaltzera!
La Triangu itxita, Indian itxita… Herriraino jeitsi beharko naz! Hau emongo dodan paseua!
11:50
Ordu bata arte atzeratu da surf lehiaketa. Beno ba, pixkat gehiago itxarotera.
Ur biziak dira eta atxa guztiak bistan daude. Horrela ezin leike surf egin.
13:00
Lehia hasi da. Neskatilek koloretako likrak hartu dabez eta uretara doaz. Ni haiekin noa kamararekin gora eta behera, bueno, Baaaaagoaaaaaz!
Hau itsasoak duen indarra eta hala ere neskak barrura dihoaz. Hori da kemena!
Ez dute beldurrik, hori argi dago.
19:30
Bukatu da gaurkoz. Surf ona ikusi dot gaur, Aupa EHSF-ko neskatilak!
Laister bideoa ikusi ahal izango dozue.
Eguneraketa.
Hemen sor nizuen bideoa:
6:00
Egun on… Zzz… Egun on…
7:00
Rise to Fall taldearen bideoklip berria grabatzera goaz gaur, Nafarroako desertura. Pictura Studio.k argazki zuzendari bezala kontratatu nau oraingo honetan, eta han goaz, 5D Mark II kit oso gehi Glidetrack Slider bat maleteroan daramagula.
9:30
Rise to Fall taldearekin batu gara eta lokalizaziora eramango gaituzte orain.
Atzo parranda ei eben… Jeje!
11:00
Grabatzera goaz.
Desertu erdian gaoz, eta nola ez, aspaldiko partez, lurrera bota behar naz plano dexenteetan; Txabi, sartu buruan ez zarela garbi itzuliko. XD
Photolounge.k saldutako Tokina 17 berria 5Dan jarri eta playback.a grabatzera goaz.
15:20
Bazkaltzeko eten bat egin dogu.
Tokina honetaz maitemindu naz. Benetan. Izugarrizko kalitatea dauko eta 5D batetan bere potere guztia erakusten dau. Maiteminduta, bai.
17:40 (gutxi gora behera)
Argia badijoa!
Azkar ibili beharra daukogu bestela gauak jango gaitu.
Nekatuta gaudela igartzen da, egun osoan eguzkiak buruan jo digu baina gora egin behar dogu. Aurrera!
Ni ez naz sekuka hain zikin egon… Arropa beltza neraman eta lurrez beteta itzuliko naz.
18:30
Gerizpak jan gaitu, taldeko grabaketa bukatu da. Izugarri egon dira, bai horixe, dena emon dabe.
Orain egunsentia grabatuko dogu, denbora eta haizearen poderioz guztiz erosionatutako desertu honetako gauzarik politenena.
19:00
Gaua da, dena jaso eta bagoaz.
Pozik nago gaurko lanaz, irudi poteretxu bat lortu dogula esango nuke.
Pictura.k edizioa bukatzen duenean abixatuko dizuet eta hemen eskegiko dot.
0:50
Gabon.
8:00
San Anton zubira heltzen nago. Gaur Workoholics.entzako bideo bat grabatu behar dot, baina hau hotza! Elurra erori behar duela eta guzti emoten dau!
kafetxo bat hartu eta pixkat gehiago argitu arte itxarongo dogu.
9:00
Ba bai, elurra ari du, eta gu Bilbotik pasiatzen.
15:00
Erriberako merkatua, tabernak, arropa dendak, okindegiak, ileapaindegiak… denetarik grabatu dogu. Barrutik, kanpotik, sartzen, irtetzen…
16:30
Egun osoan elurra egin duen arren ez da koporik geratu lurrean… Ooh :(
Bueno, material guztia ordenadorera pasatzera goaz. Gaurkoz nahikoa izan da.
Bihar azken 4 planoak grabatuko doguz, eta kito.
2012-02-03
12:00
San Blas! Roskilak nonnahi! Eta kriston egun eguzkitxua! Gaur grabatu behar genuen!
14:00
Oso plano txukuna egin dogu, Bilbao osoa ikusten dana. Iragarkia bukatzeko aproposena.
Erakusgarri dagoenean hemen jarriko dotzuet.
Aspaldiko!
Hemen nago, berriz ere, nire bizitzako txapak kontatzeko asmo guztiarekin. Prest al zaudete?
13:50
Aste ta erdi eta gero Sasiflim.ek idatzitako laburmetraiaren edizioa eta pospoa eginda dago.
Oso lan txukuna egin dogu, 50gn hamarkadari omenaldia izan da postpro hau. Txuri beltza, granoa, telefono zahar soinua… pelikula zaharra.
Laster Vimeon izango da.
EGUNERAKETA!
Hemen dozue laburmetraia:
-http://vimeo.com/27016193-
ETB.rentzako “Champions” iragarki berria grabatzen gabiltza, PHANTOM ultra-slow-motion kamerarekin, 2000 argazki segunduko ateratzen dituena.
Orain bizitza ezberdin ikusten da, dena azkarregi doa.
6:30
Gaur globoan hagaz egingo dogu, Willy Fog bezala.
Orduñara bidean goaz, ni irrikitan nago eta L.A. Gamez urduri, beldur da, ez ote garen goregi joango eta handik erori. ;)
Heldu gara. Globoa izugarri handia da eta hurbiletik gehiago!
Pixkat itxaron eta gero, goooora goaz!
Ze politta den dana hemendik goitik. Goraka goaz eta dagoen haize korronte txikiak alde batera eta bestera eramaten gaitu, hori bai, irten den egun polit eta lasaiarekin dena geldo dijoa, dena astiro astiro.
Lurra utzi dogunetik 500 metrotara igo gara konturatu gabe. Eta ordu bete igaro da! Behera berriz.
10:15
Eguneko lehenengo kafea! Jose gixajoa! Globoan montatu ez eta gainera kaferik ez du hartu orainarte. Kafe bikoitza eskatu du, basuan, baina hirukoitza eskatuko zuela uste nuen, jajaja!
12:30
Lagun batek Lipdub bat grabatu du, 14 minututakoa, eta bideo horren etalonajea egitea eskatu dit. 3 plano grabatu dira, 2 kalean, eta 7 minututako beste bat eraikin batean.
Globoa gutxi balitz, Apple COLOR.en 7 minututako planu-sekuentzia baten etalonajea egitea ez da reto txikia, eraikin barruan oso argi ezberdinak eta egoera ezberdinak daudenean, baina aurrera goaz.
Ordu batzuk beranduo eta mimo askorekin, lortu dogu! Eskerrak keyframeak asmatu zirela!
Haritz Zubillaga euria egokia dela frogatzen.
Bi egun hauetan iragarki batetan parte hartu dot, B kamera bezala.
Escépticos bukatu eta gero ez nuen uste bizitzan honetan berriz hainbeste kilometro egingo nituenik errepidean, baina bi egun hauetan 700 km baino gehiago egin doguz, Bilbao, Donostia eta Gasteiz artean. Azkar esaten da, ezta?
Hori bai, oso grabaketa berezia izan da, magikoa, agian. Urkiolako behelaino eta lanbro artean grabatu dogu, Donostiako itsasoan urpeko kamerakin, stop-motion pilo egin doguz (4.000 argazki inguru), ume batzuk olatuekin jolasean grabatu doguz Laidako hondartzako uretan… Oso dibertigarria.
Argazki gehiago:
“Mena” Gopro bat kaskuan daramala
Jon D. Dominguez uretan:
Bukatu da, “Escépticos” bukatu da.
Mila esker batera igaro doguzen egun guztiengatik.
7:30
Eguna txarto hasi da; German lo geratu da eta Jose A. Perez eta biok taxi bat hartu behar dogu. Taxian sartu garenian Nereak deitu digu A8.an geldituta daudela esateko, eta argi utzi digu: ez goaz motel, geldituta gaude. Antza kriston istripua egon da. Taxistak hori entzun duenean ibilbidea aldatu du. Eskerrak ahal izan duela. Oh! Eta Aitor metroz zihoan grabaketa puntura… baina metroa greban dago!
Azkenean denak batu gara eta eskerrak grabaketa denbora soberan kalkulatu zala, bestela egun osoa okerreruntz joango zan.
19:30
Farmaziak grabatu behar ditut, kanpotik, eskaparatea, gurutze berdea etab… eta bat topatu dot. Oso handia, oso argitxua, eta gainera toki askotatik ahal dot grabatu, bai urrunetik bai hurbiletik. Hemen geratzen naz. Farmazia hau grabatuko dot… nahiz eta guardia civil.en etxetik hurbil egon.
Tripodea jarri dot, rec botoi gorriari eman eta… bi patrol etorri zaizkit. Hiruren artean inguratu naute eta urrunago beste batzuk. – Qué hace fotografiando la delegación? – Barkatu? Farmazia hau grabatzen nago. – Enseñeme las fotografias. – Farmaziakoak dira guztiak. – Enseñemelas. – Ados, begiratu, hau eta hau. – No puede sacar fotografias a la delegación. – Ikusi dituzu. Farmazia baino ez da agertzen. – Esa es tu versión. – ¿Mi versión? Bideo guztiak ikusi dituzu! – Te hemos visto sacando fotografías desde allí (errepidearen bestaldetik) – Bai, eta han atera dodana hau da (bideoa erakutsi diot). – Deme el dni. – Noiztik dago debekatuta farmazia bat grabatzea? – Identifíquese. – ETB.rentzako lan egiten nago. – ¿Qué tiene que ocultar? Deme el dni. – ¿Ocultar? Jaja! Argazkiak erakutsi dizkizut, utzidazu lanean jarraitzen.
Azkenean NAN. eman behar izan diot (burugogorrak dira, gero!), denbora batera bueltatu da eta lanean jarraitu ahal izan dot.
20:05
Aitor errealizatzaileari bidali dioten azken mezua GV.ez inguratuta nengoela izan da eta bateria gabe nago mobilean. Bi aukera dagoz: Larrituta daude eta nirekin kontaktuan jarri nahian edota nitaz parrezka daude atxilotuta nagoela imaginatzen… Bigarren aukera da zihurrena.
Mobila pizteko beharra daukat eta taberna batera sartzea eta iPhone kable bat baduten galdetzea burutik pasatu zaiten momentuan bertan Fernando Canales.ekin topatu naz kalean. – Aspaldiko! Zer moduz Txabi? – Ez dozu iphone kable bat izango? -”Bai, noski” esan eta Macbook Air bat atera du iphonea piztu arte kargatzen joateko.
Egun osoko laburpena: SURREALISMOA.
Josek nire eguneko momenturik politena iragarri zuen Twitter.en eta orduztik 13 RT baino gehiago daude… glups!
13:00
Gaur gure azken eguna da El Regato ikastetxean. Horrek gauza bakarra esan nahi du: tenporada hau bukatzen dago.
18:30
Timelapse bat egin behar dogu, Jonek denbora kalkukatu du eta 30 minutuz argazki bat atera behar dogu segunduko… eta ez daukat ezer automatikoki egin ahal izateko.
19:00
Hatzamar gixajoa. 1440 argazki atera ditut ordu erditan!
16:00
Atzo Eusko Jaurlaritzako azken Trafiko iragarkian gin nuen lan, Red One kamera laguntzaile modura, hau da, objetiboak eta filtroak aldatu behar direnean eman eta argazki zuzenadariari eta fokistari bere lanean lagundu berarien lana errezten.
Oso iragarki barregarria izango dalakoan nago. Antzar bat anka apurtua duela zebra bidetik gurutzatzen ikustea oso barregarria izan zen, jejeje!
Ostirala eta 13.
12:00
Gaur ez dago grabaketarik eta Escépticos programako kapitulo bat ikustera etorri gara.
13:00
Ikusita. Oso sentzazio arraroa izan dot. Oso arriskutsua da, zentzu guztietan, buruak mozten ditu inolako pietaterik gabe eta estetikoki oso, oso arriskutsua iruditu zait. Kamera modura ez naiz oso ona, baina programa ikusterakoan benetan izugarri txarra naizela pentsamenduarekin irten naz; Badakit sentzazio hau ni oso “akademikoa” izaten saiatzen naizelako dala, hau da programaren estetikaren kontrakoa. Estetika oso ondo aukeratuta dago, benetan, guztiz “antiakademikoa”. Oso gustoko izango dozue.
11:55
- “Hemos inflado!” esan du Patxik elkarrizketara ordu erdi lehenago heldu garenean. JAJAJAJA!
Normalena “Hemos pinchado” izaten da… Hau da, oso justu heltzea.
OH: Hau da Escépticos grabatzen gaudela nire mugikorrarekin egindako argazki bilduma, eta ez dogu bukatu: http://www.flickr.com/photos/25377447@N07/sets/72157626374111019/
#escepticos