7:30
Nire urtebetetzea eta hemen nago, Leioako EHU.ko bedartzan botata. Bah, ez, ez da egia, Escépticos programarako Jaiver Loidi grabatzen gaude.
13:00
Leioatik Donostiara joan gara, 10 minututako elkarrizketa bat egin eta Bilbora berriz. Gutxienez itsasoa ikusi dogu… urrunetik.
18:00
Toma ya! 4 pertsona gara eta furgoneta berrian eta 3 baino ez gara sartzen. Gaur forgoneta ezberdina daukagu,
Izugarri handia, erraldoia, baina dena kargez betetzeko.
1go sketcha: Bat kargan doa, atzean… Nor doa atzean? Nola?! Atzean ezin da joan, arriskutsua da! Gainera ez da legala!
2gn sketcha: laurok aurrean goaz. Kontuz nire oinak! Auch, hori nire burua da! Danok pixkat ezkerretara! Ados, lortu dogu, baina segurtasun uhala? Nola lortuko dogu danok lotuta jutea? Buf, ezinezkoa.
3gn sketcha: Aitorrek esan du: – Berdin dit, ni oinez noa -, eta furgonetatik irten da. Gainera 10 minutu pasatu dira zigarro bat eskuan duela epiztu ezinik furgonetako metxeroa ez dabilelako.
Nereak erabaki bat hartu du: Aitor taxian doa. Taxia eskatzen dagoela, Aitorrek sua lortu dau baina… taxian ezin da erre!
Bapatean bere begirada sentitu dot: -Txabi, ta zu bazoaz taxian? -. Ta Txabi taxian doa.
Taxista gaztea da baina bere jesartzeko eragatik 60 urte dauzkala dirudi; Hori bai, azkar ez, rally moduan gidatzen du.
Taxian montatu nintzen azken garaia etorri zait gogoan: Manizales, Colombia. Beroa, egun osoan kalean lanean,izerdituta, presaka, egarri eta San Frantziskotik.





















