IMG_4959

2011-05-11

11:00
Tabakoak 48 sustantzi dauzka minbizia sortarazten duena, baina ez soilik eztarrian edoizen motatakoa baizik; sustantzia hoiek behin odolean daudela gorputz osotik zabaltzen baitira.
Mediku batengandik hau entzun eta gero txuri geratu gara. Hitzik gabe.


Telebista

IMG_4934

2011-05-09

9:00
Amaren urtebetetzea da baina nik lan batzar bat dut.
Bideo promozional bateko plano bat grabatu behar dogu, lehendik zegoena ez bait dute gustoko.

12:30
Plentzian gaude. Carlos.ek 360ºtako bira eman behar du eta bere bizkarrera lotu gara bira osoa ematen duenean grabazioan ez sartzeko. Oso dibertigarria izan da.


Publizitatea
Tags:

2011-05-06

19:30
Nik partu hartu dodan Spot batzuk topatu ditut!

• Duela hile batzuk, Eusko Jaurlaritzaren 2011.ko Turismo iragarkian, RED ONE kamera laguntzaile izan nintzen, Esteban Ramos Argazki zuzendaria eta Gaizko fokista bezela. Hemen ikusi daiteke: Turismo Euskadi 2011

• Toyota Hybrid iragarki honetan Kamera B izan nintzen, Esteban Ramos argazki zuzendaria zela: Toyota Hybrid Spot

;)


Publizitatea

IMG_4786

2011-05-05

6:00
Egun on. Gabon.

7:30
Furgoneta ez dabil. Toma ya!

12:00
Donostiako Egia auzoko Lekuona okindegiko napolitana goxua gozaldu dot. Goxua zeon benetan.

18:30
Gogora dezagun gaurko eguna:
• Lo geratu gara.
• Furgoneta ez dabil.
• Donoatian galdu gara.
• Ez digute hospital betako irudiak grabatzeko baimenik emon
• Kaleko inork ez zuen kamerara hitz egin nahi.
• Gasteizen galdu gara.
• Bilbora berandu heldu eta erreserbatuta geneukan zine aretora ezin gara sartu ia.

Hau ez da egun arrunta izan.


Telebista

IMG_4742

2011-05-04

11:30
Mago bat grabatu dogu. Toki guztietatik monetak atera ditu, korda toki guztietatik moztu eta ez zen inoiz benetan mozten, karta bat laranja baten barruan sartu du… denetik. Mago bat hain hurbiletik ikustea izugarri polita da.

17:30
Tamariz! Tamariz!! Handia Tamariz!
Zera esan digu, magia funtzioetan trukoa ikusi egiten dogula baina mago on batek egiten duena zera dela, gure memoria borratu! Eta ez dot ezer ere gehiago gogoratzen.


Telebista
Tags:

IMG_4676

2011-05-03

17:30
Larrabasterraraino etorri naz, metroz, kable baten bila. Canon.ekoek ez dabe asko laguntzen euren konexio arraroekin. Teorian usb kable arrunt bat izan beharko zena ez da hain arrunta, forma pixkat ezberdina dauokolako.
Honen onena oso tipo majo bat ezagutu dodala. Hemendik agur bero bat.


Telebista

IMG_4643

2011-05-01

9:00
Donostian nago, Basquefilms.ekin, iragarki bat grabatzen, Jon D. Dominguez argazki zuzendaria eta ni B-kamera. Mota honetako grabaketetan beti naiz plano itxiak hartzen dituena. Galder, brometan, ez dakidala beste modu batera ikusten esan du, jeje! Benetan ez zaio arrazoirik falta.
Haritz, zuzendaria, oso lasaia da eta gauzak argi dituela ematen duen arren Galderren aholku guztiak onartzen ditu.

20:40
Bukatu da. Hemen argazki gehiago: KLIK!


Publizitatea

Torre

2011-04-28

9:00
Escépticos.en 16gn egun hontan Otxate.ra guaz ispirituak omen daudelako han.
Gasteizeko errotonda beretik lau bat aldiz igaro eta gero Gasteiz kanpokaldeko auzo baten barruan galdu gara, irten ezinik, eta ez dago inor hortik nola irtetzen dan galdetzeko.
German, aspertuta, hurbildu eta esan digu: – ¿Hay algun plan? . Oso galdera ona, horregatik buelta bat gehiago ematia erabaki dogu. Zorionez, pertsona batekin topatu gara eta handik nola irten eta zein norabide hartu behar dogun azaldu du. Zorionak! Groundhog Day (marmotaren eguna) pelikulan sentitzen nintzen iada.

10:30
Baserri bide batetik goaz furgonakin! Zuhaitz adarrak, belarrak, eta harri koxkorrak alde guztietatik… baina hau ez nuen espero, bidexka errekatxo batek zeharkatzen dau, eta guk, noski, aurrera jarraitu behar dogu… baina ezin; Arrapatuta geratu gara.
Hemendik aurrera oinez goaz. Ez da asko falta eta grabatzen hasiko gara. “Escepticos Mendi Taldea”.
BERRIA! Kriston sorpresa ona topatu dogu han goian, baina hori ikusi beharko dozue, ezin dot ezer gehio esan.

11:55
Bilbora bueltan goaz eta furgonetan soinu arraroak egiten ditu.
Bilbora helduko ote gara ala bidetik utziko gaitu?


Telebista

Los que venieren fingiendo desvaríos...

2011-04-26

7:45
Escépticos.en 15gn eguna. Gaur ez dago Jon eta nik egin behar ditut sliderrak, baina lasai nago. Hori bai, lo ere banago.

15:30
Leioako EHU.ko Psikiatrian egon gara: “Los que venieren fingiendo desvaríos más les vale que se retiren a tiempo” kartela irakurrita ezinezkoa egin zait parrezka ez hastea. :D

16:30
Alhondigan gaude, Carlos eta biok, trasto guztiekin; 2 motxila, objetiboen poltsa, 2 tripode eta sliderra. Trasto asko dira, gero Abandora eta beranduo Erriberako merkatura jeitsi behar garelako gauza guztiekin. Everest.eko sherpak etorri zaizkit burura, ^_^


Telebista

Zarautz, 2011-04

2011-04-24

Zarautzen egon naiz, opor txiki hauetan. Lasai, lasai, garagardo bat eskuan nuela eta eguraldi goxo batez gozatzen.
Lasaitasun hau sentitzen denean ohartzen zara zeinen beharrezkoa dan batzutan.


Bestelakoak
Tags: ,

IMG_3850

2011-04-20

7:30
Nire urtebetetzea eta hemen nago, Leioako EHU.ko bedartzan botata. Bah, ez, ez da egia, Escépticos programarako Jaiver Loidi grabatzen gaude.

13:00
Leioatik Donostiara joan gara, 10 minututako elkarrizketa bat egin eta Bilbora berriz. Gutxienez itsasoa ikusi dogu… urrunetik.

18:00
Toma ya! 4 pertsona gara eta furgoneta berrian eta 3 baino ez gara sartzen. Gaur forgoneta ezberdina daukagu,
Izugarri handia, erraldoia, baina dena kargez betetzeko.

1go sketcha: Bat kargan doa, atzean… Nor doa atzean? Nola?! Atzean ezin da joan, arriskutsua da! Gainera ez da legala!

2gn sketcha: laurok aurrean goaz. Kontuz nire oinak! Auch, hori nire burua da! Danok pixkat ezkerretara! Ados, lortu dogu, baina segurtasun uhala? Nola lortuko dogu danok lotuta jutea? Buf, ezinezkoa.

3gn sketcha: Aitorrek esan du: – Berdin dit, ni oinez noa -, eta furgonetatik irten da. Gainera 10 minutu pasatu dira zigarro bat eskuan duela epiztu ezinik furgonetako metxeroa ez dabilelako.
Nereak erabaki bat hartu du: Aitor taxian doa. Taxia eskatzen dagoela, Aitorrek sua lortu dau baina… taxian ezin da erre!
Bapatean bere begirada sentitu dot: -Txabi, ta zu bazoaz taxian? -. Ta Txabi taxian doa.

Taxista gaztea da baina bere jesartzeko eragatik 60 urte dauzkala dirudi; Hori bai, azkar ez, rally moduan gidatzen du.

Taxian montatu nintzen azken garaia etorri zait gogoan: Manizales, Colombia. Beroa, egun osoan kalean lanean,izerdituta, presaka, egarri eta San Frantziskotik.


Telebista

Luis, Leica

2011-04-18

14:00
Cocktail Riders taldeak bideoklipa ikusi dau eta OSO gustoko du.
Zorionak taldeari eta Luiseri, zuzendari eta errealizatzailea.

Ikusi nahi badozue, hemen dago: KLIK !


Bideoklipa
Tags:

FEVE

2011-04-16

8:40
Balmasedara trenez. Goizegi da atzoko eguna ta gero. Trenean lo geratu naz. Momentu hauek arraroak dira, begiak itxi eta gutxira berriz irekitzerakoan beti dago norbait berria zure aurrean jesarrita… zuri begira. Berriz itxi-ireki eta ez dago.

13:00
Balmasedako Hotel Convento San Roque osoa grabatu dot, ia-ia. Toki polita benetan. Gaur zeukan argia oso berezia zan, lasaia. Benetan lasaitasuna somatzen zela hor. Jaione, arduraduna urduri zegoen gaur ezkontza bat zegoelako, eta hala ere lasai ikusi dot.

13:45
Tortila pintxo bat eta trenera bueltan. Orain Luis.ekin geratuta nago; Coctail Riders.en bideoklipa gaur bukatutzat emoteko goguekin.

20:30
Bideoklipa bukatuta dago.
Luisek oso errealizazio txukuna egin du eta orain pospo momentua dator. Dena bion artean eginda egoteko ez dago gaizki.


Bideoklipa

2011-04-15

06:30
Egun on! Gaur egun luzea dogu, Bilboko 3 toki ezberdinetan egon behar dogu, gero Santanderrera guaz ta gauean “lagun arteko solasaldi” bat grabatu behar dogu Bilbon.

12:00
Leioako EHU kafetegian geundela, mobila, grabatu dogun tokian erori zaidalakoan korrika irten naz. Bapatean Nereak oihu egin dit. Aurkitu omen dabe. Taldera itzuli naizenean danal parrezka zeuden eta orduan konturatu naz: Zuela 3 minutu Xabirik utzi niola telefonoa eta guztiz ahastua nuen. Hau burua, jajaja!

14:45
Ez nuen uste hau gertatuko zanik baina gaur figurazio lana egin dot. Zorionez montatuko den zatian ez naiz agertzen. :)

16:10
Santander bidean, Laredotik hurbil. Ismael Serrano entzun dogu irratian. Garai horretan izan nuen neskalaguna etorri zait burura eta garaiko mina. Sentzazio arraro bat izan da. Min horretangustora nengoen baina kanta bukatzea nahi nuen.

20:00
Gamez.en lagunak heldu dira, eta taberna bateko jantokian solasaldi bat sortu dogu. Gaur 3 kamerarekin grabatzen gaude, Aitor errealizatzaileak 550D bat dauka esku artean.
Reality momentu bat izan dogu egon garen ordu honetan. Oso solasaldi interesgarria izan da. Gaia? Ikusiko duzue.


Telebista

IMG_3578

2011-04-14

7:30
Eguna metroan hasi da. Topera. Aspaldi ez nintzela metroan sartzen ordu hauetan, seguru egunero horrela dagoela. Ops! Hau idazten nengoela geltokiak ia-ia ihes egin dit.
Goiza asteko onena, slider plano batzukin hastea.

8:30
Grabaketa. Ezin dot esan norekin hitz egin dogun, baina izugarri interesgarria egon da.
Izaki inteligenterik al dago unibertsoan? Egotekotan, bisitan etorri al dira?

10:00
Donostiara bidean.
Jokinek bere kotxea peajean utzi du. Bueltan hor jarraituko ote duen ez dugu inolako esperantzarik.

14:00
Lezon gaude, bazkaltzeko toki bila. Emakume batek gomendatutako taberna batera joan gara ta guztiontzako plater konbinaturik ez duela egingo esan digu. Ulertezina, 9 baino ez gara.

15:45
Donostian bazkaldu dogu. Ondo.
Zaborran botata sofa “zahar” bat bota dabe ta handik 5 minututara 3 gazte agertu dira eta izugarri emozionatuta eraman dute, jeje! Lonjara zuzen.

17:00
Donostiako Planetarium.ean gaude. Hau bai dela ume baten antzera jolasean ibiltzea. Denetik ikutu dogu, gauza guztiekin jolastu dogu, munduari birak emon dizkiogu, Nereak Jupiter erraldoi bat mugitu dau pasillo guztitik, jaboi ponpak egin doguz… Jolastu azken finean.
Aitorrek Mamut bat erosi du, baina ireki duenean, sardeska bat eta adobezko adreilu lauki bat baino ez zeukala ikusi dogunean.. hau parrea.


Telebista

IMG_3260

2011-04-10

11:30
Igandea, Amaiaren urtebetetzea eta ni lanera noa.
Lehenik OFF batzuk grabatu eta bazkaldu eta gero Cocktail Riders jazz musika taldea grabatzera goaz Luis eta biok.

14:00
Mariak bazkaria egin digu, oso goxua, benetan.

16:00
Ce.ren gurasoen etxera heldu gara. Etxe erraldoia, jardina eta guzti. Atean bi txakur ditugu zaunka, baina ez dute inolako beldurrik ematen. Kotxetik irten garenean mimoak eskatzen hasi zaizkigu.

17:00
Grabatzeko dena prest. Taldea mikrofonatu eta kableatu dot. 3 mikro baterian, abotsa, kontrabaxua eta teklatua.

Ez da oso grabaketa erreza izango, gauza asko ditut buruan; Alde batetik soinua zuzenean grabatzea, haize boladak datozela, eta bestetik, bideo kamerakin grabatzea.
Eguraldiak usten digun beste aldiz grabatuko dogu kanta bera, ahalik eta plano gehien izateko.

19:10
Euria. Bukatu da grabaketa.


Bideoklipa
Tags: ,

Txabi Bio foto


BI
Tags: , , ,