Aduriz, Barbot, Bottura.

2011-07-25

5:50
Gaur Them Films.entzako egingo dot lan, Galder Gaztelu-Urrutia eta Esteban Ramos.ekin batera.
Euskadi Turismo.ren “Embajadores de Euskadi” kanpainako beste spot bat egitera goaz Biarritzeko aeroportura. Bi sukaldari famatu datoz eta hegazkinetik irtetzen grabatu behar doguz. Handik Mugaritzera joango gara, han Andoni Aduriz.ek zeozer jatera gonbidatuko ditu.

8:30
NAN.a emon eta aeroportu barru barruraino sartzeko baimena jaso dogu. Ondo! Hemendik aurrera tokiko jefeak gara! Bueno, hori pentsatu eta 5 segundutara galdu egin naz. Ejem!

9:00
Pascal Barbot sukaldaria grabatu dogu eta Massimo Bottura sukaldaria etorri zai geratu naz, Belharra kafetegian. “Cafeole” kafesnea eta txokolatezko gailetatxo bat 5,40 € . Ez dakit hemengo behiek zelako lujoak dituzten baina kafesnea prezio horretan egonda, 24 orduz, kiliak jasotzeko morroi bat kontratatu ahal izango dabe.

10:00
Massimo Bottura sukaldariaren hegazkina orain heldu behar zen eta oraindik ez da irten. Eguraldi kaxkarragatik ordu bete atzeratu da, beraz 11ak arte aeroportuan zai.

10:50
Badator. Grabatzera!

11:30
Euria ari du inoiz ez bezala. Ezkerrak Mugaritz barruan gauden.
Andonik pintxo batzuk egin ditu Barbot eta Botturak daztatu ditzaten. Antxoak, jamoia eta pamtumaca, ikatz labean berotutako ogian.
Grabatzen geundela gosez hiltzen geunden, jeje!


Publizitatea
Tags: , , ,